Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ulmak kooperatibaren 50. urteurreneko ospakizunekin jarraitzen du; zapatuan, bazkaria egin zuten, kiroldegiko kantxan. Langile, bazkide eta erretiratu, 300 lagun baino gehiago batu ziren, giro ezin hobean. Otxote batek kantuan egin zuen; eta Oihan Vegak, animazio lanak. Hainbat sari zozkatu zituzten eta Ulma Piping-eko Xalbador Urizarrek eraman zuen nagusia: bi lagunentzako asteburua Parisen.