Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
14:45ean atera da Korrika Txikia Oñatiko plazatik. Handik Etxaluzerako bidea hartu du, Euskadi etorbiderakoa gero, Bakardadeko Ama kalera jo dute ondoren eta plazan bukatu. Txantxiku Ikastolakoek eraman dute lekukoa Etxaluzen; handik Santamarinara, berriz, Elkarhezikoek; eta Santamarinatik plazara Errekalde herri eskolakoek.