Joxean Agirre liburutegira dator lan berriarekin

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko abe. 10a, 12:52

Joxean Agirre idazlea Oñatiko liburutegira dator bihar, eguaztena. Idatzi duen azken liburua aurkezteko du, 'Adiskide bat nuen' izeneko lana. Bere aurreko lanaz ere jardungo dute aurkezpenera doazen herritarrek. 18:00etan izango da, Udal liburutegian.

Oñatiko Udal liburutegiak gonbidatuta dator Joxean Agirre eguaztenean. "Oso pozik gaude, ez da erraza izaten bera horrelako ekitaldietara ekartzera eta", aitortu du herriko liburutegiko arduradun Arantzazu Ibarrondok. "Aukera gutxi izaten dira Joxean Agirrerekin egoteko, eta pentsatzen dugu herriko irakurleendako aukera ona izango dela bere azken lanaz galdetzeko eta bestelakoez ere berarekin berba egiteko", jarraitu du.

Fikziozko liburua da Adiskide bat nuen eta klandestinitatea da istorioaren ardatza. Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu du eta nolakoa den azalduko du egileak berak eguaztenean, 18:30ean, Udal liburutegian.

Aurreko lana ere bai

Bestalde, Tertulixan taldekoek Agirreren Zwei frauen: bi emakume izeneko liburua irakurri berri dute, eta liburu horren gaineko solasaldia egiteko aukera ere izango dute idazle azpeitiarrarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak