Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi dira finalera heldu diren zortzi bertsolariak eta Oñatin izango dira Errege bezperan, Zubikoa kiroldegian egingo den bertso saioan. 22:30ean hasiko da saioa.
Urtarrilaren 5eko bertso saio hori Oñatiko Bertso Eskolak antolatu eta zuzenduko du. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jokatuko duten bertsolariak arituko dira bertsotan, eta saio berezia izango ei da. Dagoeneko hasi ei dira, gainera, finalistei jarriko dizkieten ariketak zehazten, prestatzen.