Zazpi kantuz osatutako lehen lana aurkeztuko du bihar Bagaudak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko abe. 5a, 12:14

Hard-rock-stoner musika estiloa lantzen duen Bagauda talde oñatiarrak zazpi kantuz osatutako diskoa egin du eta bihar, egubakoitza, iluntzean aurkeztuko du Ona tabernan egingo duen kontzertuan. 19:00etan izango da.

"Zuzenekoak egin izan ditugu aurretik, baina diskoaren aurkezpen kontzertua izango da hau, eta hori berezia da. Oholtza gainean egotea zer den badakigu, eta alde horretatik ez gaude urduri, baina berezia izango dela badakigu, gogo handia dugu", aitortu du Julen Agirrek, taldeko gitarra jotzailea eta abeslaria.

Agirrerekin batera beste hiru lagunek osatzen dute Bagauda taldea 2010eko udatik. "Musikan aspalditik ibili arren, talde hau lehen esperientzia da laurondako. Errekaldeko lokaletan entseatzen dugu", dio taldeko kide den Julen Agirrek.

Biharko aurkezpenaren ostean salgai jarriko du lehen diskoa Bagauda taldeak. Durangoko Azokan ere egongo da salgai diskoa, Musikazuzenan stand-ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak