Gaur, eguena, esaterako, Berba eta Afaria ekimena egingo dute Makalena elkartean Udalak, herriko ikastetxeek eta Guraso Elkarteek antolatuta. Iñaki Artola izango da gonbidatua. Ernaik antolatuta, berriz, trikiti soinuak eta koplak entzungo dira herriko kaleetan iluntzean; mural margotzea ere egingo dute. Bihar, berriz, afari izango da gaztetxean Laixaneko kide ohiekin.