10.400 euro irabazi asmorik gabeko eragileentzat

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko abe. 4a, 19:06

Oñatiko Udalak 10.400 euroko diru poltsa du Oñatiko irabazi asmorik gabeko eragileek garatuko dituzten jarduera eta egitarauei laguntzeko.

Proposatzen den diru laguntzaren kopuruak ez du egitarau edo jarduerak duen aurrekontuaren erdia gaindituko eta 1.400 euroko topea izango du, salbuespenak izan ezik. Bestetik, Oñatiko Udaleko beste diru-laguntza bat jasotzen duten proiektuek ezingo dute poltsa honetako laguntzarik izango.

Hori kontuan izanda, bete beharreko beste baldintzak hauek dira: idatzizko eta ikus-entzunezko dokumentu edo euskarriak izango direla argitalpen motak, 10 ale Udalaren esku geldituko direla eta abenduaren 10a dela eskaerak egiteko azken eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak