Unibertsitatetara eta Parrokiara bisita bereziak daude asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko abe. 5a, 14:05

Opor egunetan eta zubietan egin ohi duen moduan, asteburu honetarako ere bisita gidatu bereziak antolatu ditu Oñatiko turismo bulegoak, Santi Spiritus Unibertsitatea eta San Migel Parrokia ikusteko bisita gidatu bereziak izango dira.

Hiru bisita berezi antolatu dituzte guztira, bihar, etzi eta etzidamu egingo dituztenak. "Egubakoitzeko eta zapatuko bisitak 12:00etan egingo ditugu, eta domekakoa, berriz, 11:00etan. Bi bisitak berdinak izango dira, hau da, Unibertsitatea eta Parrokia erakutsiko dizkiegu bisitariei", azaldu du turismo bulegoko Edurne Urteagak.

Aurreko urteetako esperientzia zein den ikusita, asteburu honetako bisitari gehienak ingurukoak izango direla pentsatzen dute turismo bulegoko langileek. "Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herritarrak etorri ohi izan dira abenduko zubian", dio Urteagak. Dena den, biharko, egubakoitza, Insersoko talde baten bisita lotuta dute dagoeneko, eta domekako bisitara taldetxo bat datorrela ere badakite. Bisitetara joatea gura izanez gero, komeni da aurrez izena ematea eta horretarako bideak dira: 943 78 34 53 edo turismo@oinati.org.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak