Artaldeak hazteria edo sarnaren kontrako tratamendua hartu duela ziurtatzen duen agiria aurkeztu arte udalak ez du larreratze baimenik emango. Aloñako larreetara nahiz Artia aldera ganadua eraman gura duten abeltzainek, udal bulegoetan eman behar dute asmo horren berri abenduaren 31a aurretik.
Urte amaiera bitartean, artzain eta abeltzainek Aloñan larreratu gura dituzten ardi, bildots, zaldi, behor eta behi kopuruaren berri udalari jakinarazi behar diote. Behor eta behien kasuan, abere bakoitzaren zenbakia zehaztuz, gainera, izan ere animalia horiek ondo indentifatuta egoteko, bakoitzak bere lepokoa eraman beharko dute. Tasak, Aldundiak datuak egiaztatu ondoren ordaindu beharko dira.