Bukatu dituzte kaleko farolak aldatzeko lana

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko abe. 2a, 12:12

Herriko argiteria publikoaren efizientzia energetikoa hobetzeko aldatu dituzte 166 farola. Horiek kontrolatzeko sistema adimenduna ere jarri dute.

Bukatu dituzte farolak aldatzeko lanak, argiteria publikoaren efizientzia energetikoa hobetzeko. 166 argiontzi aldatu dituzte guztira. Argiontziak aldatzearekin batera, horiek kontrolatzeko sistema adimenduna ere jarri dute. Horrek, besteak beste, argien intentsitatea igo eta jaisteko aukera emango du beti ere, inguruan dagoen jendearen arabera.

Azkenak

Udalak argi publikoa ematen duten gastu handiko luminariak aldatu gura ditu, herriko argiteriaren efizientzia energetikoa hobetzeko. Horrela, kaleko hainbat farola aldatu ditu. Urriaren 8an hasi zituzten lanak, eta azken aste honetan bukatu dituzte. Bidaurretatik gorako farolak eta Osinurdin ingurukoak ziren aldatzen azkenak. "Osinurdinekoak dagoeneko aldatuta daude, eta Bidaurretatik gora, berriz, aste honetan jarriko dituzte farola berriak", adieraz du zerbitzuetako udal teknikariak, Xabier Berridik. Argien eraginkortasuna eta kontsumoa hobetzea da asmoa. "Helburua da argiteria publikoan aurreztea, eta orain jarraipena egingo diegu, prebisioak betetzen diren edo ez ikusteko", jarraitu du Berridik.

Hasiera

Lan horiek 112.000 euroko aurrekontua izan dute. Printzipioz, hasiera izan da. Izan ere, datozen urteetara begira, herrian dauden farola zaharrak aldatzen jarraitzeko asmoa du, argiteria publikoa eraginkorra izan dadin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak