Jolasean hasiko dute Euskaren Eguna, eta kantuan bukatu

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko abe. 3a, 10:03

Euskararen Eguna da gaur, martitzena, eta joan den urtean egin bezala, aurten ere ekitaldi bat baino gehiago antolatu dituzte biharko herriko hiru ikastetxeek elkarrekin. Ernaik aste guztirako ekialdiak antolatu ditu.

Goizeko 09:30ean, esaterako, euskaraz jolastuko dira ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako lau mailetako ikasleak. Zubikoa kiroldegian egingo dituzte jolasak, 11:15ak arte.

Batxilergoko ikasleak, berriz, Berba eta Txokolatea izeneko tailerrean parte hartu dute, euskaraz, jakina. Gaztelekuan elkartuko dira denak, 11:30ean eta bi ordu geroago, ekitaldi berezi bat egingo dute.

Iluntzeko ekitaldiak, bestalde, herritar guztiei zuzendutakoak izango dira. 18:00etan hasiko dira. Batetik, Berba eta Kafea ekimena egingo da herriko euskaltzale eta euskaltegiko ikasleekin batera. Eta gaztelekuan, gainera, Dikoma karta jolasa jarriko da praktikan, aurtengo ekitaldietako berritasuna izango dena. Sei lagunetako talde txikietan batuko dira eta fitxa edo karta batzuen laguntzaz, euskaraz eztabaidatzeko gaiak e do arrazoiak planteatuko zaie. Ordu berean, euskal kantuak abestuko dituzte familia giroan kontzejupean, joan den urtean egin zuten moduan. Udaletxean, bestalde, Euskaraz bizi nahi dut zapia jarriko dute. Eguenean, berriz, Berba eta Afaria ekimena egongo da Makalenan, Iñaki Artolarekin.

Ernaik ere bai

Ernaik, bestalde, dokumentala, trikitilariak, koplak, mural margotzea eta Laixanekoekin afari tertulia antolatu ditu aste osorako. Agendan daude ekitaldi guzt

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak