Olentzero eta haren laguntzaileekin, adiskidetasunaren aldeko antzezlana

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko abe. 1a, 21:35

Zirtaka antzerki taldeak Olentzeroren sekretua antzezlana egin du gaur,  domeka, eguerdian, Oñatiko Gaztelekuan. Domeketan egin izan dituzten beste antzerki emanaldietan moduan, atzokoak ere, sekulako harrera izan du;  antolatzaileen esanetan, 215 txartel saldu dituzte.

Ikusleen artean zegoen haur eta gurasoek adi-adi jarraitu dituzte Gabonetako usai nabarmena zuen istorioa. Saioa amaituta, gehienek iritzi antzerakoa zuten ere: motz egin zaiela.

Lagunak ondo zaindu beharraz

Olentzero etxeetara eramateko opariak prestatzen ari da, baina nola jakin dezake norentzako den opari bakoitza? Bada, enbor magikoa du hori jakiteko ezinbesteko tresna. Azalpen horrekin abiatzen da Zirtakaren antzezlanaren istorioa; baina segituan korapilatuko da Maripetralin gaiztoak enborra eta haurren gutunak gordetzen dituen Olentzeroren galtzontziloak, lapurtzen dituenean. Hainbat personai mitologikoen laguntza izango du horiek aurkitzeko: galtzagorriak, Mari Domingi, eta lamia.

Olentzeroren bihotz ona eta Maripetralinen gaiztakeriaren arteko lehia da, kontakizunaren mamia, azkenean pertsonen arteko adiskidetasuna garaile suertatuz. Mezu argia helarazi dute gaur, bada: oparirik preziatuena lagunen arteko adiskidetasunean gordeta dagoela, eta horregatik, oso garrantzitsua dela lagunekin zintzo jokatzea, horiek ez baitira jostailu hutsak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak