Getariakoren aurka jokatu dute, eta esan bezala, 1-0 irabazi dute Iñigo Zubiaren golari esker. Partidu serioa jokatu dute etxekoek bai aurrean baita atzean ere, eta gola 75. minutuan sartu dute. Iñigo Zubiak, hegaletik egindako erdiraketa aprobetxatu eta buruz egin du gola.
Epailea, protagonista
Azkargorta entrenatzailea oso haserre zegoen partidu amaieran, Getariakoek joko oso gogorra, eta tarteka, zikina erabili dutelako eta epaileak begi onez ikusi duelako. Horrez gain, partidua arrazoirik gabe sei minutuz luzatu du epaileak.