Defentsako hutsek partiduari buelta ematea ezinezko bihurtu zuten Oñatin

Leire Kortabarria 2013ko abe. 1a, 14:06

Kontrako zaila zutela bazekiten Aloña Mendiko eskubaloiko senior neskek, eta azken emaitza (22-30) ez zitzaien ezustekoan etorri. Hala, sailkapenean bigarren dagoen Bera Beraren aurka ezin izan zieten ikusleei garaipen bat oparitu.

Oñatiarrek bigarren zati ona egin zuten, eta lehenengo erdian egindako akatsak, neurri baten, zuzendu ahal izan zituzten. Atsedenera zazpi goleko desabantailarekin joan ziren (13-20) eta alde hori txikitzeko gai izan ziren une batzuetan, baina azkenean Bera Berak zortzi gainetik irabazi zuen.

Bigarren zatian, hobeto

Aloñako neskak ailegatu ziren Egiakoen atera, nahiz eta erasoa ez den euren alderik indartsuena; baina defentsan egindako hutsek erabaki zuten partiduaren lehenengo zatia. Oraingoan atezain jokatu zuen Idurre Elortzak esan duenez, "jakinda zelako taldea den Bera Bera, helburua ahalik eta ondoen eustea zen". Etxeko taldearen indargunea defentsa da, "baina lehenengo zatian defentsa lanak ez dira onak izan", Elortzak baloratu duenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak