Dikoma dinamizazio jokoa, Euskararen Egunerako berrikuntza Oñatin

Orokorrean iazko egitarau bera izango du aurten Oñatin Euskararen Egunak, baina egongo da berrikuntzarik: Dikoma dinamizazio jokoa, hain zuzen ere. Beronen helburua da, taldeka lan eginda, herritarrei hizkuntz ekologiaren oinarriak eta kontzeptu nagusiak helaraztea eta herritarrak euskararen aldeko argudioekin hornitzea. Edozein herritarrek har dezake parte ekintza honetan, eta aurretik izena eman behar da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.