Arantzazuko erromesaldia goraipatzeko sortutako rapsodia herrikoia

Imanol Gallego 2013ko aza. 24a, 21:02

Ia herri guztiak hartu zuen parte atzo Inaxio Ibarrondok sortutako Oñatiko Rapsodian, batzuk Santa Ana antzokiaren eskenatoki gainean, eta beste askok entzule moduan. Bigarren hauek ugariagoak izan ziren, ze antzokia goraino bete zen eta askok emanaldia zutik jarraitu behar izan zuten.

Kontzertuaren aurretik Ibarrondo zuzendariak hartu zuen hitza eta kontzertuaren zantzu batzuk azaldu zituen, "hasieran Segurako Alborada eta Coppelia joko ditugu eta ondoren, gure kontzertuak amaitzeko erabili izan dugun Cantatibus ere eskainiko dugu". Pieza hauetan ere txalo ugari entzun ziren arren, nabari zen atzo goizeko protagonista rapsodia zela.

Emanaldiaren azken zatia hartu zuen Oñatiko Rapsodiak eta musikari laguntzen, zenbait herritarrek batutako argazkiak ere proiektatu zituzten. Rapsodiako pieza guztiak Ibarrondok moldatuta zeuden. Emanaldia borobiltzeko gainera, Oñatira itzulera kantak entzule ugari eserlekutik altxa eta txalo bidez lagundu zieten musikariei.

Txistularirik gabe

Azken uneko konpromiso bategatik txistulariek ez zuten kontzertuan parte hartu. "Obra bere osotasunean ekaini dugun arren, eurentzako espresuki egindako zenbait moldaketa zeuden, "aipatu zigun zuzendariak. Hala ere, bukaeran, kontzertuko parte hartzaile jasotako txalo zaparradan argi geratu zen moduan, jendeak ez zuen aldaketa igarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak