Gaztetxoenek, hau da, Tailerra 1 eta 2 taldeek hasi zuten kontzertua eta bi kantu eskaini zituzten. Ondoren, Tailerra 3 eta Ganbara Txikitxo taldekoen txanda heldu zen. Azken horiek Mack Mikel pieza kantatu zuten. Ganbara Txikikoek ordea, Pocahontas filmaren eta Alami musikalaren zati bat abestu zituzten. Amaitzeko, Ganbara Gaztekoek abestu zuten, eta talde guztiek batera abestu zuten. Neska-mutikoak urduri egon ziren arren, emanaldi polita eta hunkigarria izan zen.