Legealdian egindakoa aztertu, eta lan ildo berriak lantzeko ekimena

Imanol Gallego 2013ko aza. 23a, 13:29

Udaletxeko arkupeetan 40 bat pertsona batu dira aurrekontuak lantzeko tailerrean. Gaiak mahaika antolatu ostean, parte hartzaileak Oñatik dituen beharrak aztertzera pasa dira.

Urrian ekin zion Oñatiko Udalak datorren urteko aurrekontuak lantzeari. Legealdiko lehen bi urtetako balantzea aurkeztu ostean herritarren ekarpenak jasotzen hasi zen. Gaur goizean aldiz, ekarpen horiek antolatu eta herritarrei zuzendutako tailer erraldoi batean sailkatu ditu, herritarren lehentasunak ezagutzeko.

Mahai ezberdinetan antolatuta, euskara, kultura, etxebizitza... bezalako gaiak jorratu dituzte bertaratu direnek eta saioa bukatzean premia edo beharren arabera antolatuko dira herritarrek egindako ekarpenak. "Adin ezberdinetako jendea batu garenez, oso ikuspuntu anitzak batzen ari gara" argitu digu parte hartzaile batek. Proiektu zehatzak adostea zaila izango de arren Mikel Biain alkateak ez du hori baztertzen, "aurrekontuen norabidea finkatzeko tailer bat da hau, baina proiektu jakin bat askotan errepikatzen bada, kontuan hartuko dugu".

Hotzari aurre egiteko gainera, hainbat berogailu ekartzeaz gain , txokolate eta txurro beroak ere banatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak