'Kantari' saioko entseguak egingo dituzte zapatuan gaztelekuan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko aza. 26a, 11:12

Talde bakoitzak aurrez jakingo du zein ordutan duen entsegua. Oñatin lau saio grabatuko dituzte eta grabazioak abenduaren 14an egingo dituzte, gaztelekuan

Goiena Telebistako Kantari programako entseguak datorren zapatuan, azaroak 30, egingo dituzte gaztelekuan.
Talde bakoitzak badaki zein den kantatu behar duen abestia eta dantzatu behar duen koreografia, eta etxean landutakoa errepasatuko dute zapatuko entseguan. Talde bakoitzak aurrez jasoko du zein den entsegu ordua.

Guztira, 8 eta 12 urte bitarteko 100 gaztetxok hartuko dute parte aurtengo Kantari saioan, 23 taldetan banatuta. Lau saio grabatuko dituzte Oñatin eta grabazioak abenduaren 14an egingo dituzte gaztelekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak