Uhin formako estalkia egingo da eta tenis pista ez ezik, ikusleendako harmaila ere babestuko du. Estalkiak, argi naturala sartzen uzten duten panelak izango ditu sabaian.
Zubikoa kiroldegian dauden bi tenis pistetako bat estali egin gura du Udalak eta lan horiek lizitaziora atera ditu. Hasierako asmoa goiko pista estaltzea zen baina estalkiak altuera handiegia izango zuelako, beheko pista estaliko dute. LKSk egin du proiektua. Abenduaren 9a da proposamenak aurkezteko azken eguna. Aurten hasi eta bi hilabetetan bukatuko dituzte lanak.
Uhin formako estalkia egingo da eta tenis pista ez ezik, ikusleendako harmaila ere babestuko du. Estalkiak, argi naturala sartzen uzten duten panelak izango ditu sabaian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.