Mendi Hamabostaldiaren barruan, Baltistan garatzen ari diren ekintza desberdinen inguruko dokumentala ikusteko aukera egongo da 19:30tatik aurrera Kultur Etxean. Dokumentalaz gain, astean zehar ere ekintza desberdinak egongo dira, besteak beste martitzenean, Uxue Fraile eta Saul Abrilek Raid-aren abentura ezagutzera emango dute. Eguaztenean aldiz, Iker Arroitajauregi bizkaitarrak boulderrari buruzko emanaldia eskainiko du, Harri Aroa. Arroitajauregi, Euskal Herriko boulder eskalatzaile indartsuenetarikoa da, gaur egun.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.