Santa Zezilia ospatzeko kalejira

Ane Miren Etxeberria 2013ko azaroaren 22a

Gaur egubakoitza Santa Zezlia izanik, Jose de Azpiazu Musika Eskolako hainbat talde, kalera aterako dira musikarien zaindariaren omenez, kaleak alaitzera. 17:00tan aterako dira kalejiran. Talde bat Etxaluze plazatxotik aterako da eta beste bat Kale Zaharretik. Kaleetan barrena aritu ondoren, bi taldeak elkartu eta ekitaldi borobil bat eskainiko dute.
Domekan aldiz, 11:00tatik aurrera, Musika Eskolako txistulariek eta Aita Madina taldeko txistulariek, Musika Bandarekin kalejira egingo dute.Ondoren kontzertua eskainiko dute Santa Anan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak