Jostailuak nagusi asteburuko erakusketan

Ane Miren Etxeberria 2013ko aza. 22a, 10:30

Gaur egungo jostailuen erakusleihoa eta zerbait gehiago izan nahi du aurtengo erakusketak. Txaloka ludotekan izango da erakusketa eta gurasoak informatzeko ere balioko du.

Gabonak laster dira hemen, hilabete barru Olentzeroren bisita izango dugu eta guraso askok zalantzak izaten dituzte euren seme-alabentzako egokienak diren jostailuan zeintzuk diren jakiterako orduan. Erakusketa honekin, gurasoak informatu, kezkak argitu eta oso garrantzitsua den beste gauzatxo bat egiteko aukera izango dute heldu zein haurrek, jostailuan probatu eta esperientzia bat izan.

Erakusketa hau antolatzen duten seigarren aldia da eta urte osoan jostailuek euren garrantzia badute ere, urte amaierarekin interesa handitu egiten da eta zalantzak ere areagotu egiten dira, beraz, data honen  inguruan antolatzen dute beti erakusketa hau. Denetariko jostailuak izango dira Txaloka ludotekan izango den erakusketan. Gainera, jolas kooperatiboen gune bat ere egongo da, bertan, jostailuak kaxetatik atera eta nola jolasten den ikasiko dute eta guraso zein neska-mutilek.

2 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako proiektua da hau, zalantza gehien izaten dituzten gurasoak adin horretako seme-alabak dituztenak dira eta. Garrantzitsua da beraz, adin tarte horretako haurretan interesa kokatu eta aholkuak luzatzea. Gainera, jostailuen merkatu zabalean galduta sentitzen omen dira gurasoak. Erakusketa zapatu zein domekan honetan egongo da irekita 11:00tatik 13:00tara eta 17:00tatik 20:00tara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak