Ganbarako abeslarien ikasturte berria martxan da

Ane Miren Etxeberria 2013ko aza. 22a, 10:07

Aurtengo ikasturtea berezia da Ganbara Txiki Kantu Eskola osatzen duten talde guztientzat, izan ere hamargarren urteurrena ospatzen ari dira. Ekitaldi desberdinak izango dira urtean zehar eta azaroan, bi ekintza izango dira. Alde batetik, Oñatiko hainbat dendariekin elkarlanean, taldearen ibilbideko hainbat argazki, kartel eta oroigarri ikusi ahal izango dira erakuslehio desberdinetan. Abenduan zabalduko den erakusketaren aurrekariak izango dira hauek.

Bestalde, eta irailean, taldearen ibilbidea jasotzen duen aldizkaria kaleratuko zuten. Aldizkarian hamar urte hauetako bizipenak eta argazkiak ikus daitezke eta doan eskuratu ahalko dute herritarrek. Herriko hainbat tokitan aurkitu daiteke aldizkaria: Kultur Etxean, udaletxean, Gaztelekuan, Pake-lekun  eta beste hainbat tokitan.

Santa Zezilia eguna ospatzen

Zapatuan, Santa Zezilia musikoen zaindariaren ondorengo egunean, Ganbara Txikiko taldeek kurtso honetako lehenengo emanaldia eskainiko dute Santa Ana Antzokian. Taldekide askorentzat bere lehenengo emanaldia izango da eta horregatik gogo biziz ensaiatzen dihardute azken astetan.

Tailerretako hiru taldeak, Ganbara Txikitxoak, Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte taldeak arituko dira zapatuan kantuan, bakoitzak bere errepertorioa aurkeztuz. Hitzordua Santa Anan izango da, 19:00etatik aurrera. Emanaldiko sarrerak astean zehar erosi ahal izan dira  Santa Ana Antzokian bertan, baina zapatuan ere erosterik egongo dira guztiak agortu ez badira behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak