Arantzazuko Amaren egunaren kontaketa musikatua, domekan

Txomin Madina Milikua 2013ko aza. 21a, 19:15

Oñatiko Musika Bandaren zuzendaria den Iñaxio Ibarrondok idatzi duen 'Arantzazura. Irailak 9' izeneko rapsodia estreinatuko dute domekan Santa Ana aretoan.

Asko estimatzen du Oñatiko Musika Bandaren zuzendari den iñaxio Ibarrondok Arantzazu, eta estimu horren fruitu da idatzi duen Arantzazura. Irailak 9 rapsodia. Bertan, Arantzazuko Amaren egunaren kronika egiten du: goizean jaiki, Arantzazura prozesioan igo eta berriz ere Oñatira bueltatu arte gertatzen direnen kontaketa. "Batzuek kronika hitzekin egiten dute; nik musikarekin egin dut" dio Ibarrondok.

Pieza ezagun ezberdinak batzen ditu rapsodia honetan musikariak: gehienak erlijiosoak, baina baita doinu profanoak ere. Ibarrondok berak konposatutako Okola pieza ere entzungo da obran zehar.

Hitzak, Iñaki Beristainek

Berez, 2008an idatzi zuen rapsodia Iñaxio Ibarrondok, hasiera baten musika bandarendako bakarrik. Baina gero txistulariendako eta abeslariendako moldaketak ere egin ditu. Eta musikari hitza jartzeko orduan, ez du laguntza makala izan: Iñaki Beristain frantziskotarrak egin du lan hori.

Domekan Santa Ana aretoan izango da estreinaldia, 12:45ean, eta bertan Oñatiko Musika Bandaz gain, Parrokiako abesbatzak, Ganbara abesbatzako hainbat emakumek eta txistulariek hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak