Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen X. Oñatiko Mendia eta Natura argazki lehiaketako irabazleak zeintzuk diren erabaki du dagoeneko epaimahaiak. Gaur, egubakoitza, izango da sari banaketa kultura etxean, 19:30ean. Hiru kategoriatako saridunek jasoko dituzte sariak. Josu Gararik, esaterako, lehen bi sailetako lehen sariak irabazi ditu, Gizakia Mendian eta Mendi Ingurunea sailetan, eta Agustin Gurrutxagak, berriz, Gizakiaren Eragina Mendia saileko lehena.
Oñati sariei dagokionez, Borja Abarrategik irabazi du lehenengo eta hirugarren sailetan, eta Iñaki Idigorasek, berriz, bigarrenean.
Guztira 48 argazkilari aurkeztu dira aurtengo lehiaketara: 73 argazki aurkeztu dira A sailean, 108 B sailean eta 37 C sailean. Aurkeztu diren argazkietako batzuk, gainera, ikusgai daude kultura etxeko erakusketa gelan, abenduaren 1era arte. Ikusleak erakusketako argazki onena aukeratzeko bidea ere izango du.
Argazki lehiaketako sariak Mendi Hamabostaldiko emanaldiaren hasieran egingo dute, Baltistan Garatzen izeneko dokumentalaren aurretik. Kultura etxean izango da.