Tratu onen aldeko jarrera aldarrikatuko dute astelehenean

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko aza. 22a, 15:33

Indarkeria sexista gaitzesteko makina bat ekitaldi antolatu dituzte: lipdubaren emanaldia, elkarretaratzea, hitzaldia, sari banaketa eta tailerra, besteak beste. Puntu morea duten kartelak ari dira banatzen egun hauetan etxez etxe, eta astelehenean ageriko tokietan jartzeko deia egin du Udaleko Berdintasun sailak.

Tratu onen aldeko jarrera izan behar dela aldarrikatuko dute aurten ere astelehenean, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Lipdubaren emanaldia, lehiaketa ezberdinetako lanen proiekzioak eta sari banaketak eta elkarretaratzea antolatu dituzte, besteak beste, Udaleko Berdintasun sailak eta Oñatiko Sare Feministak.

Udaletxean puntu morea duen bandera handi bat egongo da jarrita astelehenean goizetik gaueraino. Bestalde, ikur horren barruan Adierazi zaitez beldur barik! dioen 5.000 kartel inguru banatu dituzte etxez etxe egun hauetan, eta astelehenean ageriko tokietan jartzeko deia egin du berdintasun sailak.

Lipduba

Azaroak 25ari lotuta, lehenengo eta bigarren DBHko ikasleek kantu paperak egin dituzte, eta hirugarren eta laugarren mailakoek, bideoak. Tratu onen alde izan da gaia, eta lan horiek proiektatuko dituzte astelehenean Santan Anan, 15:30ean. Sariak ere banatuko dituzte. Horrez gain, azaroaren 10ean udaletxetik Antixenera bitartean grabatu zuten lipduba ere botako dute, denek ikusteko. Urtz taldearen Inork ez gaitu geldituko kantua erabili zuten lipdubean.

Bestalde, iluntzean elkarretaratzea egingo dute Foruen plazan, Indarkeria sexistarik ez! lelopean. Hitzaldiak, filmak eta tailerra ere antolatu dituzte. Tailerrerako izena kultura etxean eman behar da 29a aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak