Gaztetxeko ekimenak definitzeko topateketa egingo dute zapatuan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko aza. 21a, 18:26

Gaztetxean zer? izeneko topaketa egingo dute zapatu arratsaldean Antixena gaztetxean. Gazte guztiak daude gonbidatuta. Bestalde, domekan, Napoka Iriak joko du zuzenean, gaztetxean. Bigarren lana aurkeztuko du.

Gaztetxean zer? izeneko topaketa egingo dute zapatu arratsaldean Antixena gaztetxean. "Batetik, orain arte egindakoa baloratuko, aztertuko dugu eta bestetik, hemendik aurrera zer egin dezakegun ere eztabaidatuko dugu", azaldu du Gazte Asanbladako kide den Oier Fernandezek.

Ausnarketa horretarako, talde txikietan banatuko dira topaketan parte hartuko duten gazteak. "Asmoa da ordu eta erdiko saioa egitea, 16:30ean hasita. Talde txikitan banatu eta gaztetxearen izaera, orain arte eginiko lana eta etorkizuna izango ditugu hizpide. Bi galdera plantatuko ditugu: orain arte egindakoarekin jendea gustura dagoen edo ez eta hemendik aurrera beste zer egin daitekeen", zehaztu du Oier Fernandezek.

Herriko gazte guztiak daude gonbidatuta zapatuko topaketara, batez ere orain arte gaztetxea gertutik ezagutzen ez dutenak, eurek izan ditzaketen ideiak ere kontuan hartu gura dituzte-eta. Oñatin ikasten ari direnak ere ongietorriak izango dira.

Napoka Iria domekan

Bestalde, domekan, Napoka Iria taldeak joko du, zuzenean, 19:30ean. Bikote akustikoak bere disko berria aurkeztuko du, Arnasten ikasteko berriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak