Zapatuan egingo dute tailerra. Foruen plazan izango da, 10:00etan. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Tailerra lau gunetan banatuta egongo da: pertsona lehenesten duen jendartea, ama lurrarekin bat egingo duena, bere kultura sustatzea gura duena eta askatasuna ardatz izango duen jendartea. Herritarrak behin gune bat aukeratuta, guneari markatu dizkiogun helburuak zehaztuko zaizkio eta gunean dauden alorretatik bat aukeratu beharko du. Ideia guztiak jasota, panel batean irudikatuko dute eta beste alorretakoekin egingo den errondan bakoitzak bere panela azaldu beharko du, ekarpenak jasoz.
Abenduan
Zapatuko emaitzak bilduta prestatuko ditu 2014ko aurrekontuak Udal Gobernuak. Asmoa da abenduko osokoan onartzea.