San Martin egoitzan 'Nagusien astea' ospatzen ari dira

Imanol Gallego 2013ko aza. 20a, 13:29

Nagusien astea murgilduta daude Oñatiko San Martin egoitzan. Astea bukatu arte egun bakoitzean egitarau berezia izango dute, guk boloetan harrapatu ditugu egoitzako egoiliarrak.

Aste berezia ospatzen ari dira San Martin egoitzan: Oñatiko abesbatzaren emanaldia, bingo berezia, bolo txapelketa, gaztaina jana... egubakoitza bitartean, bertako egoiliarrek, gustukoen dituzten jarduerekin ederto pasatzeko aukera izango dute. "Oso ekintza ezberdinak antolatu ditugu" aipatu digu Garazi Guridi, bertako gizarte langileak.

Nabari da egoiliarrak gustura daudela, ze areto nagusian egindako bolo txapelketan parte hartzeko irrikaz daude, "lehen gehiago jolasten nuen" dio bertako egoiliarra den Felisa Kortabarriak. Boloekin batera beste ekintza batzuek ere arrakasta izan ohi dute "jende gehiena oso erlijioso denez, meza gustura entzun dute eta senideekin egindako bazkaria ere berezia da", kontatuko ditu Guridik. 

Egubakoitzean, asteari amaiera emateko, proiekzio berezi bat egin dute. Bertan, gaztetako argazkiak eta aste honetan tartekatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak