Musica Boscarecciak itxiko ditu Musikegunak

Ander Larrañaga 2013ko aza. 19a, 13:51

Azaroaren 9an eman zioten hasiera Musikegunak programari Opera Divertimento eta Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren emanaldiekin eta aurreko astean Emporadako Ganbara orkestraren kontzertuarekin jarraitu zuten. Asteon amaituko da Musikegunak programa ikuskizun ezin hobe batekin: Musica Boscareccia talde famatuak euren musikarekin erakarraiko ditu entzuleak azaroaren 24an, domekan, Oñatiko Santa Ana aretoan, 19:30ean. 

Alicia Amo Sopranoak, Andoni Marcero eta Pedro Gandia Martin bibolin-jotzaileek, Itziar Atutxa biola eta biolontxelo-jotzaileak eta Juan Manuel Ibarra klabezinak osatzen dute taldea. Taldeko kideak Espainiako eta nazioarteko talde barroko nagusiekin aritzen dira eta musika jaialdi eta kontzertu areto garrantzitsuenetan jo ohi dute.

Askotariko errepertorioa

Tresna ugari erabiltzeaz gain, XVII eta XVIII. mendeetako ganbera ahots errepertorioa interpretatzen dute eta bi hauen bateraketarekin lortutako emaitza da euren indarguneetako bat. Errepertoio zabala du taldeak; jendearentzat ezezagunak diren konposizio asko dituena, plazaratu gabeko obrak eta oraindik deskubritzeko zain dauden lanez osatua. 

Halaber, Musica Boscareccia taldeak, euren programetan musika zaleek ezagutzen dituzten musikagile ospetsuen lanak biltzea du helburu eta, aldi berean,  normalean entzun ohi ez dugun musika mota hau kontzertu aretoetan plazaratzea: Legreti, Cavalli, Vivaldi, Bononcini, Caccini, Monteverdi eta Händel musikari famatuen piezak jotzen dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak