Bina goleko berdinketa, azkenean, Azkoagainen

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 17a, 23:04

Azken unean, denboraz kanpo, lortu du berdinketa Aloñak.

Sailkapeneko goialdean dabilen Anaitasuna hartu du gaur Aloña Mendik Azkoagainen. Oñatiarrak nahiko txukun aritu dira lehen zatian: joko ona eta zelaian eroso kokatuta. Horrenbestez, gol bat ere egin dute. "Goitik behera dominatu ditugu lehen 45 minutuak, baina bi aldaratzetan gol bana egin dizkigu arerioak", adierazi du norgehiagokaren amaieran Azkargorta entrenatzaileak. Horrelakoak ordaindu egiten dira eta markagailuan 1 eta 2ko emaitzarekin joan dira atsedenaldira etxekoak.

Bigarren zatia, parekatua

Bigarren zatian parekatuago egon dira bi taldeen indarrak. Oñatiarrek ez dute erreakzionatzea lortzen eta markagailua geldi egon da denbora luzez. "Lehia amaitzeko hamar minutu gelditzen zirenean lortu dugu berpiztea. Azken unean, denboraz kanpo, lortu dugu bigarren gola. Beraz, justu-justuan eskuratu dugu berdinketa", esan du entrenatzaileak.
Hurrengo partiduan sailkapeneko azkenaren, Lagun Onak, etxera joango dira. "Partidu arriskutsua izango da, baina irabazi beharrekoa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak