Nagusien astea ospatzen hasiko dira bihar San Martin egoitzan

Irati Goitia 2013ko azaroaren 15a

Nagusien astea ospatzen hasiko dira bihar San Martin egoitzan, izango dituzte meza abesbatzak lagunduta eta bazkaria familiako kideekin. Datorren asterako ere hainbat ekintza antolatu dituzte.

Bihar ekingo diote nagusien astea ospatzeari San Martin egoitzan. 13:00etan meza izango dute abesbatzak lagunduta. Ondoren, 14:00etan, bazkaria familiako kideekin.

Datorren asterako ere hainbat ekintza antolatu diztute. Hona hemen egitaraua:

  • Astelehena, 18:00etan: Oñatiko musika eskolakoen kontzertua.
  • Martitzena, 16:30ean: Bolo txapelketa eta ondoren gaztainadia.
  • Eguaztena, 19:00etan: Oñatiko abesbatzaren kontzertua. Ostean, afari-merienda egingo dute.
  • Eguena, 10:30ean: Bingo berezia egingo dute.
  • Eguena, 18:30ean: Oñatz dantza taldearen emanaldia.
  • Egubakoitza, 18:00etan: proiekzio berezia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak