Kaniketan jolastuko gara?

Ane Miren Etxeberria 2013ko aza. 16a, 01:00

Diotenez, iraganean modan zeuden kontuak berriz ere bueltan etorri eta oso arrakastatsu bilakatzen dira; egia ote? Jolasei dagokienez, badirudi baietz; izan ere, aurten ere kanika edo puxtarri txapelketa jokatuko dute Oñatiko Gaztelekuan.

8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako txapelketa da, eta nahiko arrakastatsua, gainera. Ez da jolas tipikoa, eskolako atseden uneetan edota arratsaldeetan normalean jolasten den horietakoa, halakoetan futbola eta beste kirol batzuk izaten dira-eta protagonistak. Baina, oraindik ere, trebetasuna lantzen duen jolas horrek baditu jarraitzaileak; asko, gainera. 

Badakigu kaniketan jolasten? 

Zer behar ditugu, kanika onak ala hatz trebeak? Kanika jokoa mundu osoan eta garai guztietan joko zabalduenetako bat izan da. Gaur egungo beirazko kanikak sortu aurretik, beste gauza batzuekin jolasten ziren neska-mutilak: fruta-hezurrekin, intxaurrekin, ezkurrekin, harrizko kanikekin, eta abarrekin. Jolasteko moduei dagokienez ere, ehunka modu daude, eta, bakoitzak arau eta helburu desberdinekin, baina, hori bai, kanika zuloan sartzea da helburua. 

Oñatiko kanika txapelketa bihar arratsaldean jokatuko dute. 17:00etatik 18:30era, neska-mutilek txapelketan parte hartzeko aukera izango dute. Eta izena eman behar da horretarako, baina, edozelan ere, jolasten hasi aurretik ere egongo da aukera apuntatzeko. Gainera, nola jolastu eta arauak zeintzuk izango diren Gaztelekuko kide guztien artean adostuko dituztela esan dute bertako hezitzaileek: "Beti egiten dugu horrela". 

Joan den hilean txapak izan ziren nagusi eta neska-mutil askok parte hartu zuen. Primeran ibili ziren. Lehengo jolasak, beraz, bueltan datoz; zertan jolastuko gara hurrengoan? 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak