Tailerraren gurasoekin eta haurrekin batera lan egingo da elkarlan estrategiak erakusteko. Helburuak dira, besteak beste: jolaserako espazioak sortzea, familian jolas giroa sustatzea, jolas kooperatiboak erabiltzean bizi diren sentipenak ezagutzea eta parte-hartzaileek helburu komunak lortzeko estrategiak adostea. Horretaz gain, tailerrean landuko dira baita, esaterako: elkartasuna, ahozko eta ez-ahozko komunikazioa, jarrera positiboaren balioa eta elkarbizitza. Mahaiko jolas kooperatiboak eta kanpokoak egingo dituzte.
Elkar Heziren Arantzazu Ama kaleko eraikinean egingo da tailerra azaroaren 19an, 18:30etatik 20:00etara. 3 eta 12 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei dago zuzenduta