Udalak lizitaziora atera du haurrei zuzendutako hiru zerbitzuren kudeaketa

Irati Goitia 2013ko aza. 13a, 10:43

Haurrei zuzendutako hiru zerbitzuren kudeaketa lizitaziora atera ditu Udalak: Txaloka ludoteka, haur eta nerabe etorkinen bertakotze programa eta udaleku irekiak. Udalak urtebeterako kontratatuko ditu zerbitzuak, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. Egun, AHT enpresak kudeatzen ditu hiru zerbitzuak.

Lizitaziora aurkezten diren enpresek hiru gutun-azaletan aurkeztu beharko dute euren proposamena: lehenean, enpresariaren nortasun juridikoa egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da; bigarrenean, egingo dituzten lanen azalpen memoria; eta hirugarrenean, eskaintza ekonomikoa. Azken puntu horri dagokionez, Udalak 97.200 eurotan ezarri du muga. Hala ere, eskaintza ekonomikoa ez da erabakigarria izango kontratua esleitzeko orduan, gehienez hogei puntu eskuratzeko aukera emango du-eta atal horrek. Eman beharreko zerbitzuaren proiektuak, berriz, 80 puntu.

Enpresak gizarte hezkuntza, pedagogia, psikologia, psikopedagogia edo irakaskuntza ikasketak dituzten langileak jarri beharko ditu. Ludotekan eta udalekuetan aritzeko aisialdi begirale titulua ere beharko dute. Eta horretaz gain, guztiek EGA edo hirugarren hizkuntza eskakizunaren mailako euskara ezagutza izan beharko dute.

Bada, interesa duten enpresek hilaren 19ra dute eskaintzak udal bulegoetan aurkezteko. Informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak