Oñatiko Bertso Eskolak antolatuta hitzaldi didaktikoa egingo dute gaur, hilak 13, kultura etxeko zinema aretoan. Bertsozale on baten manuala izango dute hizpide. Hala, ondorengo gaiak landuko dituzte, besteak beste: bertso bat egitearen prozesua, bertsolariaren eta bertsozalearen arteko konexioa nola lortu eta gai-jartzaileren lana. Antolatzaileen helburua da hitzaldira joaten direnen parte hartzea lortzea. Irekia da eta edonor joan daiteke. Zita 19:00etan da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.