'Gaztetxean zer?' topaketa azaroko egitarau barruan

Irati Goitia 2013ko aza. 11a, 17:48

Eguazten honetan, hilak 13, ikas tailerra egingo dute. 1200eko EAEren konkistaren gainekoa izango da. Horrela, Oñatiko Antixena gaztetxean egitarau zabala antolatu dute azarorako: kontzertuak, ikas tailerra eta topaketa, besteak beste. "Pozik gaude azarorako antolatu dugunaz, oso egitarau betea gelditu da-eta", adierazi digu Oier Fernandezek, Asanbladako kideak.

Ikas tailerra eguaztenean

Eguazten honetan, hilak 13, ikas tailerra egingo dute. 1200eko EAEren konkistaren gainekoa izango da. "Testu bat irakurri eta ondoren guztion artean hori aztertu eta eztabaidatuko dugu", azaldu digu Fernandezek.

'Gaztetxian zer?'

Bestalde, hilaren 23rako, zapatua, topaketa antolatu dute Gaztetxian zer? izenburupean, 16:30ean. "Talde txikitan banatu eta gaztetxearen izaera, orain arte eginiko lana eta etorkizuna izango ditugu hizpide", esan digu Fernandezek. Gaineratu digu topaketekin jende berria ere erakarri nahi dutela, eta euren nahiak zeintzuk diren aztertu.

Horrela, Kopla Eskolaz eta Irakurle Taldeaz gain, beste zein ideia berri dauden edo beste zein ekintza egin daitezkeen ere aztertuko dute. "Ez da oso luzea izango, 18:00 inguruan bukatuko da eta ondoren merienda izango dugu".

Batzarrak zapatuetan

Gaztetxeko jarduna antolatzeko zapaturo elkartzen dira, 11:30ean. "Jendea animatu nahi dugu parte hartzera".

Egitaraua

  • Azaroak 13, 18:30: 1200eko EAEko konkista ikasteko tailerra
  • Azaroak 16, 22:00: Dirty Brothers eta Papalagi taldeen kontzertua.
  • Azaroak 23, 16:30: Gaztetxian zer? topaketa.
  • Azaroak 24, 19:30: Napoka Iria taldearen kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak