Lipduba egingo dute bihar, tratu onen alde

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko aza. 8a, 14:23

Herriko gaztetxo batzuen ideia izan da eta Antixenatik udaletxeko balkoira egingo dute. Herritar denak daude gonbidatuta parte hartzera; 13:00etan da hitzordua, Foruen plazan. Grabaketarako aukeratu duten kantua da Urtz taldearen 'Inork ez gaitu geldituko'.

Lipdub bat grabatuko dute bihar, zapatua, goizean tratu ona aldarrikatzeko. Antixena parkean hasi eta Kale Barrian behera, udaletxean sartu eta balkoirainoko ibilbidea egingo dute. Grabaketarako aukeratu duten kantua, berriz, Urtz taldearen Inork ez gaitu geldituko da.

Puntu morea

Herriko gazte talde batek izan du ideia eta Denok Bat zerbitzuko hezitzaileekin batera prestatu dute. Azaroaren 25ean ospatuko den Emakumearen Aurkako Biolentziaren Nazioarteko Egunari lotuta dago ekimena eta tratu ona erabiltzea aldarrikatu gura du. Horrela, hau da biharko lipdub grabazioan zabalduko duten mezua: Tratu onak kaleratzen dituen lerrora gehitu zaitez.

Herriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleekin ere gaia landu dute, eta ikasleek kartelak egin dituzte, biharko grabazioan erabiliko dituztenak. Udaleko Berdintasun sailak eta gaztelekuak ere parte hartuko dute biharko antolakuntzan eta grabazioan, "gazte taldeak prosatutako ideiarekin bat" egiten dutelako.

13:00etan plazan

Lipdub-aren grabazioan herritar guztiek parte hartu ahal izango dute, "zenbat eta gehiagok, hobeto", Ainhoa Moiua berdintasun teknikariak azaldu duenez. 13:00etan elkartuko dira denak Foruen plazan. Udaletxeko balkoitik eskaileretan behera kokatuko dira parte hartzaile batzuk, eta handik Antixena parkerako bidea hartuko dute gainerakoek. Grabazioa bukatzeko, asmoa da parte hartu duten denak Foruen  plazan elkartzea eta ikur batzuk irudikatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak