Mikopoteoa egingo dute zapatuan Arantzazuko perretxiko festan

Sergio Cano 2013ko aza. 6a, 19:07

Datorren hilaren 9an Gandiaga Topaguneak ateak irekiko dizkio mikopoteoaren 3. edizioari. Ekitaldia bi zatitan bereiziko da, lehenengoa 18:00etan hasiko da Gandiaga Topagunean aurkezpen mikologikoarekin. Ondoren, 19:00etan, mikopoteoa izango da Arantzazuko zirkuituan. 1,5 euroko prezioa izango du mikopote bakoitzak ostatu bakoitzean.

Arantzazuko Adiskideek duela hiru urte sortutako ideia da. Ekimen hau elkartearen ildo nagusian oinarritzen da, Arantzazu ezagutzera ematea. Horretarako, inguruak eskaintzen duen balio natural eta kulturalez baliatzen da. Udazkena sasoi berezia da, bisitari asko bertaratzen direlako inguruotako perretxikoak batzera.

Hain zuzen, Arantzazuko jatetxeen, Zelai Zabalen, Arantzazuko Santutegia hotelaren, Sindikaren eta Goiko bentaren, eta Arantzazu Gaur fundazioaren kolaborazioa izango du.

Seietan hasiko den aurkezpenerako mendiko fruituak batzen aditua den Lourdes Ugarte oñatiarraren kolaborazioa izango da. Haren testigantzekin batera, Arantzazuko sukaldari eta jatetxeek mikopoteoan dastatzeko egongo diren mikopintxoak aurkeztu eta azalduko dituzte, ekitaldiaren bigarren zatiari hasiera emanda. Zazpietan hasiko den bigarren zatirako zirkuitu bat prestatu dute Zelai Zabalek, Arantzazuko Santutegia hoteletik, Sindika eta Goiko Benta ostatuetatik pasatuko dena.

Informazio gehiagorako: 670496029 telefono zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak