Musikegunak barruan antolatu diren saioetarako sarrerak salgai daude

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko aza. 6a, 13:56

Zapatuan, 'Colas mago handia' musikala egingo dute eta domekan, Andoini Egaña eta Xabier Lizasoren 'Bi arreba' ikuskizuna. Biak izando dira Santa Ana antzokian eta sarrerak salgai daude Barrabarran.

Musikegunak egitasmoaren barruan, bi emanaldi egongo dira asteburu honetan Oñatin.

Lehenengoa, zapatuan izango da, hilak 9. Opera Divertimento izeneko musika saioaren barruan, Colas mago handia izeneko ikuskizuna egingo dute. Santa Anan izango da, 17:00etan. Sarrerak 3 euro balio du.

Domekan, berriz, Bi arreba izeneko musika ikuskizuna eskainiko dute Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano jotzaileak elkarrekin. Santa Ana antzokian izango da, 19:30ean. Sarrerak 6 euro balio du.

Bi saioetarako sarrerak salgai daude barrabarra atarian.

Emanaldi gehiago

Azaroaren 17an, Empordá-ko Kamara Orkestrak joko du Oñatin eta hilaren 24an, berriz, Boscareccia Musika izeneko emanaldia egongo da. Bi saio horiek ere Musikaguneak egitasmoaren barruan sartzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak