Txandaren Hamabostaldia azaroaren 4tik 16ra bitartean izango da

Sergio Cano 2013ko aza. 5a, 18:54

Txantxiku dendarien elkarteak antolatutako ekimena da. Egun horietan askotariko ekintzak egingo dituzte. Besteak beste, erosketa txartelen zozketa, kale animazioa eta saltokiek antolatu dituzten esperientziak.

Azaroaren 4tik aurrera bezeroei zozketan parte hartzeko txartelak banatuko zaizkie dendetan. Erosleek egindako erosketengatik sei zigilu desberdin lortu beharko dituzte. Behin beteta, saltokietan egongo diren Txandaren kutxetan entregatu beharko dituzte. Hain zuzen ere 50 euroko 20 txartel eta 100 euroko hamar txartel zozketatuko dira. Guztira, 2.000 euro banatuko dituzte. Sari banaketa azaroaren 20an izango da arratsaldeko  seietan Maibi saltokian.

Azaroaren 9an eta 16an goizetan haur eta helduentzako kale animazioa egongo da. Kontsumo lokala sustatzeko gonbidatu bereziak ibiliko dira Oñatiko saltoki eta kaleetan azaroaren 9an, 11:30ean.. Haurrentzako tailerrak ere izango dira: azaroaren 16an, 11:00etatik 13:00etara Errementari plazan eta Portu kaleko plazatxoan.

Honetaz gain, saltokiek hainbat esperientzia antolatu dituzte, adibidez:

  •  7an, eguenean: d´Or Estetika. Mikropigmentazioa ate irekiak. Ordua: 09:30 12:30/ 15:00-18:00. Aurrez izena eman behar da.
  • 9an, zapatuan: Amalur belar-denda. Dastaketa: produktu begetalak. Ordua: 11:30
  • 14an, eguenean: Bellotza loradenda. Hitzaldia: Barruko landareak: osasun iturri. Ordua 14:30

Beste saltoki batzuek ere antolatu dituzte jarduerak, besteak beste, Mendizabal kirol-dendak, Juanitosak eta Kuttun lentzeriak.

Guztira, 4.000 euro banatuko dira deskontuetan. Horrez gain, gogorarazi behar da hilabetean zehar ordainketak Txanda txartelarekin egiten dituzten bezeroei %5eko deskontua egingo zaiela zuzenean (dirua bukatu arte).

Informazio gehiagorako: http://txanda.com/index.php

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak