Depresioa eta antsietatea mintzagai Eva Gartziaren eskutik

Ane Miren Etxeberria 2013ko aza. 4a, 11:00

Depresio eta antsietateak pertsona nagusiengan eragiten duen desoreka hizpide izango da datorren astean ospatuko den ikastaroan. Eva Gartziaren eskutik hainbat arazo emozional aztertuko dira. Ikastaroa Oñatin izango da azaroaren 11tik aurrera eta 20 pertsona izango dira gehienez bertan. Gainera, doan da, Aldundiak diruz laguntzen baitu.

Eva Gartziaren hitzetan, ikastaro honen ideia da "arazo emozionalak sakontasunean ezagutzea" izan ere, askotan jendeak ez daki arazo desberdinak bereizten. Guztia depresio hitzarekin definitzen dela dio eta "agian beste arazo bat izan dezakete pertsonek". Azaroak bereiztu behar dira eta arazo bakoitzak dituen sintomak ezagutu. Ikastaro honekin hori ezagutzera eman nahi du Eva Gartzia psikologoak eta bien bitartean arazo horiei aurre egiteko irtenbideak saiatzen eman, beti ere enpatia eta errespetua erakutsiz.

Pertsona nagusiek arazo emozionalak izaten dituzte, baina baita haurrek ere, "ez dago salbuespeneko adin tarterik, edonork izan ditzake arazo emozionalak". Normalean, arazo gehienak antsietatea eta depresioan oinarritzen dira, Evaren hitzetan, nagusi batzuek "mentalitate psikotikoa dute eta haluzinazioak izaten dituzte, baina gizartearen tendentzia geroz eta neurotikoagoa izatea da" azaldu du. Hala, profesionalek, psikologo eta psikiatrek, pertsonak tratatzea beharrezkoa da askotan, baina "gure hitzaldietan hainbat erreminta ematen saiatzen gara gaixo dagoen pertsona horren aurrean zela jokatu jakitzeko", Gartziaren ustez, enpatia, errespetua, onarpena...oso beharrezkoak dira, nahiz eta tendentzia "pertsonak zuzentzean" dagoen, hau da, "pertsona bakoitzak bere irtenbidea topatzen saiatu behar da eta bere ondoan daudenek lagundu egin behar dute eta ez zuzentze lanetan aritu".

Garaiak asko aldatu dira

Garaiak asko aldatu dira eta lehen tabua zena, orain ez da hainbeste, hau da, lehen psikologoarengana joatea gai tabua zen eta orain tendentzia gehiago dago, "baina oraindik kaleko jendeak ez daki gai jakin batzuk nola tratatu, oraindik ere bide luzea dugu egiteko". Ikastaroan oinarri batzuk emango dira antsietatea eta depresioaren aurrean nola jokatu behar den jakitzeko. Hau guztiaz gain, gaineratu du, "familia eta lagunek asko eragin dezakete pertsonengan, agian gogorra da esan behar dudana, baina askotan familiak gaixoa gehiago gaixotu dezake", beraz, errespetua, mimoak eta kritika eza beharrezkoak izango dira.

Urte asko darama Evak ikastaroak ematen, bera psikologo, psikoterapeuta eta familia hezitzailea da. Oñatin izango den ikastaroa, iaz Legazpin eta Bergaran eman zituen arrakasta handiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak