Antzezlan berria estreinatuko du Ikusi Makusik egubakoitzean

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko aza. 3a, 12:06

Kultura Astea egingo dute Pake Leku elkartean astelehenetik egubakoitzera bitartean. Ekitaldi bat baino gehiago antolatu dituzte, horien artean Ikusi Makusi antzerki taldearen lan berriaren estreinaldia.

Vivir en Villa Titiritaina du izena erretiratuen elkarteko antzerki taldeak landu duen antzezlan berriak. Aurreko lanetan egin duten moduan, antzezlan berria ere herriko erretiratuen aurrean egingo dute lehendabizikoz. Egubakoitzean izango da emanaldi hori, azaroaren 8an. Santa Ana aretoan egingo dute, 17:30ean, eta herriko erretiratuak izango dira ikusle bakarrak.

Hitzaldia eta irteera

Antolatu dituzten beste ekitaldietako bat da, bihar, astelehena, Pake Lekuko Aloña abesbatzak agustindarren elizan egingo duen kontzertua. 18:00etan izango da. Martitzenean, Gure aiton-amonen elikadura izeneko hitzaldia egingo du Jose Antonio Azpiazuk Pake Lekun 17:30ean. Eguaztenean Santo Domingora eta Ezkaraira joateko irteera egingo dute, eta eguenean, bingoa, elkartean bertan. Hilaren 22an, gaztaina-jana egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak