Mendiko lizentziak berrituko ditu Aloña Mendik

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko aza. 4a, 12:03

Azaroaren 5ean, 7an, 11n eta 13an egingo dituzte tramitazioak Aloña Mendiko bulegoetan.

Datorren urteko mendiko lizentzien eta aseguruaren tramitazioak egingo ditu Aloña Mendiko mendi sailak bihartik, martitzena, hilaren 13ra. Federatuta dauden gurasoen seme-alabek %50eko deskontua izango dute.

Federatuta

Orain arte mendi saileko bazkide direnek aseguruaren estalduran aldaketaren bat egin gura duten edo ez azaldu beharko dute eta baja ematea gura izanez gero, hilaren 13a aurretik pasa beharko dute abisua.

Mendizale lizentzia atera gura dutenak, berriz, Aloña Mendiko mendi saileko bazkide izatera pasako dira automatikoki eta era berean, Euskal mendi Federazioan federatuko dira. Ibiltzen diren eremu geografikoaren araberako asegurua egin ahal izango dute, eta aukera dute mendiko kirolaz gain beste ekintza batzuetara ere zabaltzeko estaldura hori. Aloña Mendiko bulegoetan egingo dituzte tramitazioak 19:30etik 21:00etara. Posta elektronikoz egiteko, alonamendi.mendiABILDUAgmail.com da helbidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak