2014ko zerga ordenantzak onartu ditu Oñatiko udalbatzak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko aza. 5a, 18:06

Bilduren aldeko eta EAJren kontrako botoekin onartu zituen eguenean udalbatzak datorren urteko udal zergak eta tasak.

Ordenantza fiskalak zehazteko irizpide nagusia Kontsumo Prezio Indizea igotzea izan da,  hau da, %1,74ko igoera izatea. Hala ere, denek ez dute igoera hori izango. Esaterako, eguneko zentroko tasa, euskaltegikoa, hondakinena eta merkataritza eta zerbitzuena izoztu egingo dira 2014an. Ohiko egoitza ez diren etxebizitzen errekargua %100a izango da 2014an ere eta ludotekako tasak, esterako, jaitsiera izango du.

Etxebizitzak eta hondakinak

Udal Gobernuak planteatzen duen igoera orokorrarekin bat dator EAJ ere, hau da, KPIa izatea igoera. Alderdi jeltzaleak, baina, kontrako botoa eman zuen egueneko osokoan, ondasunen higiezinen gaineko errekarguarekin ados ez dagoelako batetik, eta ezta hondakinen tasa izoztearekin ere. Horren harira, transparentzia falta salatu zuen EAJk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak