Guraso eta umeen irakurketa klubak bihar du lehen saioa

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko aza. 5a, 11:59

Hiru saio egingo dituzten eta izena eman behar da liburutegian. Gaur, bestalde, helduendako ipuin kontalari kolonbiar bat dator Udal liburutegira.

Irakurketa kluba izeneko ekimena jarriko dute martxan, laugarren urtez, aste honetan Udal Liburutegian. Irakurzaletasuna sustatze du helburu ekimenak eta 3-5 urte arteko umeei eta euren guraso eta hezitzaileei zuzenduta egongo da. Guraso eta haurren artean irakurketa giroa sortzea eta txikiek zein nagusiek ipuinekin eta liburuekin gozatzea lortu gura da. 

Lur Korta ipuin kontalariaren gidaritzapean egingo dituzte saioak. Eguaztenean, hilak 6, izango da lehen saioa eta azaroaren 27an eta abenduaren 18an izango dira hurrengoak. Parte hartzeko, baina, izena eman behar da haur liburutegian, plazak mugatuak izango direlako.

Helduendako kontaketa

Gaur, martitzena, berriz, helduendako ipuin kontaketa egingo dute Udal liburutegian. Kolonbiako John Ardila izango da kontalaria.

Oso kritika onak dituen ipuin kontalaria da Ardila kolonbiarra eta ipuinaz gozatzeko moduko saioa eskaintzera etorriko da Oñatira. "Gure helburua da beste kultura batzuk ezagutzeaz gain, herritar hegoamerikarrak liburutegira erakartzea", azaldu du Arantzazu Ibarrondo Udal liburutegiko arduradunak.

Ardilak 10 urte daramatza ipuinak kontatzen. Unibertsitateko irakaslea da eta egunerokotasuneko bizimodua izaten da askotan bere ipuinen oinarria, gehienetan umorez kontatzen dituen istorioak, bide batez. DeAllá izeneko ipuina aukeratu du bihar Oñatiko Udal liburutegian egingo duen saiorako. 19:00etan izango da.

Tertulixan ere bai

Bestalde, Tertulixan egitasmoak ere hasi du ikasturte berria. Aurrez proposatu eta irakurritako liburuaz jarduteko elkartzen dira, hilean behin, irakurleak  Tertulixan saioetan. Azaroaren 18an, esaterako, Uxue Alberdiren Aulki bat elurretan izango dute mintzagai, eta hilaren 20an, George Perec-en La vida. Intrucciones de uso izenekoa. Tertulixan egitasmoan parte hartu gura duenak liburutegian eman dezake izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak