Melodia eta erritmoa, funtsean, apaingarri hutsalik gabeko biluztasun ezin adierazkorrago baten osagai bezala ulertuak. Ordu eta erdiko saioa egin zuten behe-nafarrek (Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau) eguenean Oñatiko Gaztelekuan eta luzatutako hari-muturra hartu eta amaitu arte, ez zuten askatu ikusleek, gozatuarekin, esker oneko.