Zerga aurretiko 2,72 milioi euroko irabaziak izan arren, Espainiatik kanpo dituen filialen zergak ordaintzeko 2,3 milioi ipini behar izan ditu.
Urtarril eta irail artean, 263,2 milioi euroko negozio-zifra izan du Natrak, iaz baino % 1,5 gehiago.
Kakaoa garestitu egin da
Kakao eta txokolate ekoizpenak –Oñatiko lantegian egiten dena, besteak beste– 237,94 milioiko salmentak izan ditu irail bukaeran, iaz baino % 0,9 gehiago. EBITDA, aldiz, % 10,5 txikiagoa izan da (16,52 milioi). Enpresak azaldu duenez, egoera "konplexua" bizi du kakaoaren negozioak, izan ere, sektoreko enpresa handien eskuetan kontzentratzen dabil kakaoaren negozioa, eta horrek lehengaiaren garestitzea eragin du.