Euskadiko saskibaloi txapelketa ospatuko da asteburu honetan Zubikoa kiroldegian

Ane Miren Etxeberria 2013ko urr. 31a, 12:42

Haur mailako selekzioen arteko Euskadiko saskibaloi txapelketa ospatuko da asteburu honetan Oñatin. Zubikoan, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldetako haur mailako kirolariak arituko dira saskibaloian jokatzen. Gasteizko Aranalde polikiroldegian aldiz, kadete mailako Euskadiko txapelketa ospatuko da.

Asteburu honetan hiru jardunaldi izango dira, egubakoitzetik domekara bitarte. Lehenengo jardunaldia egubakoitzean izango da 10:00tatik aurrera. Neskek estreinatuko dute txapelketa, izan ere, Bizkaia eta Gipuzkoak elkarren aurka jokatuko dute. Mutilen txanda, eguardian izango da, 12:00tan, neskak bezala, Bizkaiko mutilek gipuzkoarren aurka jokatuko dute.

Zapatuan aldiz, arabarrak eta bizkaitarrak lehiatuko dira. Lehenengo neskak jokatuko dute 10:00etatik aurrera eta eguardian berriz, mutilak izango dira kantxan. Domekan, gipuzkoarrak eta arabarrak aurrez aurre izango dira, baina beste egunetan ez bezala, lehenego partidua mutilek jokatuko dute. Hortaz, Gipuzkoako mutilak arabarren aurka goizeko 10etan eta gipuzkoako neskak arabarren aurka 12:00etan.

Kadete mailakoak Gasteizen 

Kadete mailako Euskadiko txapelketa ere ospatuko da asteburuan. Maila honetako neska-mutilek aldiz, Gasteizko Aranalden lehiatuko dira.

Egubakoitzean Oñatin bezala, Bizkaia eta Gipuzkoako neskak izango dira lehenenak saskibaloian jokatzen. Ondoren mutil gazteen txanda izango da. Zapatuan, etxekoak eta bizkaiarrak lehiatuko dira, bai nesketan eta baita mutiletan ere. Eta domekan, Oñatin bezalaxe, gipuzkoar kirolariak eta arabarrak, aurrez aurre izango dira kantxan. Hortaz, harrobia badagoela ikusteko aukera paregabea izango da asteburu honetan Oñatiko Zubikoa kiroldegian zein Gasteizko Aranalden. Oñatin gainera, saskibaloi taldeak lan handia egin du txapelketa hau herrira ekartzeko, beraz, herritar guztiak animatzen eta gonbidatzen ditu Zubikoara hurbildu eta kirol honetaz disfrutatzera, kirolari gazteek merezi dute eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak